Beroari aurre eginez, gaur waterpoloaz gozatzera

Guaixe 2016ko uzt. 19a, 11:48

Gaur, asteartean, 17:00etan, Uharte Arakilgo igerilekuetan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak waterpolo txapelketa antolatu du gaurko, astearterako, Uharte Arakilgo igerilekuetan, 17:00etatik aurrera.
Aipatu txapelketa, urtero moduan, udako kanpainaren barruan antolatu du Mank-ek, Uharte Arakilgo udalaren eta Sakanako kirol elkarteen laguntzarekin.

Kimuek, haurrek eta kadete jubenilek hartu ahalko dute parte. Herri desberdinetako eta adin desberdinetako neska-mutikoak nahasi egingo dira taldeak sortzerakoan, ahalik eta talde orekatuenak sortuz. Eta waterpoloarekin disfrutatuz ongi pasatzea izango da jardunaldiaren helburua. Aurreko urtean Lakuntzako igerilekuetan antolatu zen jarduera eta 50neska-mutiko lehiatu ziren eta azken partidan monitoreak eta gurasoak neska-mutiko gazteen kontra aritu ziren.

Izena emateko herrietako igeriketa monitoreari esan beharko zaio edo Mank-eko kirol zerbitzuan izena eman behar da (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com). Izena ematen duten neska-mutikoen kopuruaren arabera autobusa antolatuko du Mank-ek.