Nafarroako Herrien Arteko Txapelketa irabazi eta gero, Euskal Herriko Herrien Arteko Txapelketa jokatu du Doneztebeko Errekak. Bertan lehiatzen dira Joanes Bakaikoa etxarriarra eta Jon Gorriti uhartearra. Euskal Herrikoan Markinaren kontra 2 eta 1 irabazi eta gero, finalerako sailkatu da Erreka. Finala larunbatean jokatuko du Errekak Zarauzko Aritzbatalden, 10:30ean, Zigoitiari 3 eta 0 irabazi dion Azpeitiaren kontra.