Artzaintza festaren erdian

Guaixe 2016ko abu. 29a, 16:45

Sei gazta onenen artean hiru sakandarrak izan ziren eta Idiazabalgo Euskal Herriko txapelketan izanen dira. Bestalde, Jexux Razkinen txakurra 3. sailkatu zen.

Ardi latxa eta euskal artzain txakurrekin lan egiten duten artzainak omentzeko eguna zen atzokoa, Artzain Eguna. 49. edizioak. Artzainekin hitz egin eta haiek ekoiztutako gaztak, gazta zaharrak eta bestelakoak erosteko aukera izan zen. Artzaintzaren inguruko ogibideak eta jardunak bertatik bertara ikusteko aukera eskaini zuen beste behin egunak: ardi moztaileak lanean, ohiko eran gazta nola egiten zen, kaiku-egileak… Gainera, hainbat artisauk eta ekoizlek euren mozkinak salgai jarri zituzten. Aralar Mendi elkarteak antolatutako egitarauak erakarrita jendea poliki hurbildu zen Uharte Arakilera.

Abartzuzako Orrizaga gaztandegiko gaztak irabazi zuen lehiaketa. Erdia enkantera atera zuen antolakuntzak. Iruñeko Entrevinos ardandegia eta Alhambra jatetxea eta Ihabengo Lakita eraikuntza enpresa lehiatu ziren hura eskuratzeko. Azken bi horien artean izan zen norgehiagoka. Azkenik, Basaburuako enpresako Mikel Oieregik gazta erdiagatik 4.450 euro eskaini zituen, joan den urtean baino 50 euro gehiago. Hark eskuratu zuen gazta erdia, koadrilarekin dastatuko duena.

Omenaldiak
Antolakuntzak Benigno Mendia Goikoetxea eta Patxi Uriz Domezain omendu zituen eguerdian. Joan den urtean zendutako sukaldari amateur urdiaindarraren emazte Teresa Irigoien Galartzak eta haren ahizpa Margarik jaso zuten oroigarria. Hijos de la tierra film labur dokumentalarekin Urizek Goya saria lortu zuen (gazta artean izan zen estatua). Landa eremuan bizi eta lurraren alde egindako lan horregatik jaso zuen aitortza.

Geinberako zelaian, artzain txakurren lehiaketa hasi aurretik Aralar Mendi elkarteak neguan zendutako Pilar Elizalde Jaimerena omendu zuen, Amaiurko Borda Xuria baserrikoa izan da lehiaketa horretan orain parte hartu duen emakume bakarra. Oroigarria lehiaketan parte hartu zuen haren seme Jose Mari Ixtilartek jaso zuen.


Sariak
35. gazta txapelketa
    Gazta        Gaztagilea              Herria        
1. Orrizaga    Mari Mar Castro        Abartzuza
2. Beriain      Balda Artola y Otros  Unanu
3. Ibarmusu  Migel Angel Garcia    Unanu
4. Gorritz      Jose Javier Sestorain Leitza
5. Arnotegi    Felipe Agirre             Eulate
6. Albi          Campion eta Ganboa Arruazu


49. Artzain txakur lehiaketa
1. Lagun, Joxe Mari Ixtilartena. 325 puntu.
2. Bizkor, Joxe Mari Ixtilarena, 255 puntu.
3. Neska, Jexux Razkinena, 243 puntu.
4. Hego, Martxel Uhalderena 188 puntu.
5. Argi, Antonio Uharterena, 153 puntu.
6. Arakil, Jorge Oteizarena, 144 puntu.
7. Bat, Antonio Alustizarena, 140 puntu.
8. Jai, Antonio Alustizarena, 139 puntu.
9. Lixta, Antonio Uharterena, 46 puntu.
10. Argi, Josetxo Billabonarena, 23 puntu.
11. Katy, Javier Fernandezena, 23 puntu.

 
Euskal artzain txakur onena
Lagun, Jose Mari Ixtilartena.
Bizkor, Joxe Marti Ixtilartena.

Hobekien jantzitako artzaina
Javier Fernandez



XXIX. Nafarroako ardi-moztaileen txapelketa
1. Joseba Ugalde, Zornotza
2. Ipar Arrinda, Lekeitio
3. Jaime Colera, Mediana de Aragon


XXXIII. Latxa ardien esne ekoizpen txapelketa
Bi urte baino gehiagoko arpeltzak
1. S.I. Marco Garces JM eta Marco Uhalde, Isaba
2. Josu Ollo Iturralde, Goldaratz
3. S.C. Irigoien Rekarte, Arizkun

Bi urte baino gehiagoko burugorriak
1. Juan Jose Irungarai, Azpilikueta
2. Xabier Zelaia Elorza, Altsasu
3. Concepción Basterrika

Bi urte baino gutxiagoko arpeltzak
1. S.C. Ezkurra Eskiisabel Fj Ezkurra, Izurdiaga
2. S.I. Marco Garces JM eta Marco Uhalde, Isaba
3. Fco. Javier Zalba Ibarrola, Bizkarret

Bi urte baino gutxiagoko burugorriak
1. Juan Jose Irungarai Aleman, Azpilikueta
2. Manuel Bengoetxea Suhas, Urdazubi
3. Xabier Zelaia Elorza, Altsasu


XXXIII. Latxa ardiaren lehiaketa morfologikoa
Ardi helduen taldea

Arpeltzak
1. Jose Angel Azpiroz, Beuntza
2. Iosu Ollo, Goldaratz
3. Patxi Zalba, Biskarret

Burugorriak
1. S.C. Lopez Azpilikueta, Lezaun
2. Isidro Basterrika, Ituren
3. SC Araña, Arbizu

Arkumeen taldea

Arpeltzak
1. S.C Irigoien, Arizkun
2. Iosu Ollo, Goldaratz
3. Joze Angel Azpiroz, Beuntza

Burugorriak
1. Sc Lopez Azpilikueta, Lezaun
2. Manuel Bengoetxea, Urdazubi
3. Isidro Basterrika, Ituren


Ustiategiarendako sari berezia
Sc Lopez Azpilikueta, Lezaun



22. ardiki lehiaketa
Txapelduna: Gazteluleku elkartea (Iruña)

Parte-hartzaileak alfabetikoki sailkatuta:
Aralar Mendi (Uharte Arakil)
Aitziber Elkartea (Urdiain)
Catering Zubillaga (Egozkue)
Napardi( Iruña)

 

 

Berritasuna
Geinberako zelaian goitik behera pirriñeka bota zuten gazta bat eta hura hartzeko prest zortzi boluntario agertu ziren. Borroka estua izan zen.

 

Erlazionatuak