Uharte Arakil-Beriain Km Bertikalerako izena ematea zabalik dago

Guaixe 2016ko ira. 7a, 10:35

Aurreko urtean Jose Luis Beraza eta Erkuden San Martin izan ziren lehen sakandarrak.

Irailaren 18an jokatuko da, eta irailaren 12ko 23:59ra arte eman daiteke izena

Astebete pasa geratzen da Uharte Arakil-Beriain Km Bertikala jokatzeko. Aurten irailaren 18an jokatuko da, igandearekin, 10:00etatik aurrera. Uharte Arakildik abiatuta (471 m) Beriainera (1.494 m) igotzea da helburua, Uharteko portutik barrena. 5 km eta 1.023 m desnibel positiboa duen kronometratutako proba da eta korrikalariak alfabetikoki aterako dira, banaka.

Aurreko urtean 200 korrikalari pasa lehiatu ziren eta Aitor Osak sekulako ikuskizuna eman zuen, probako aurreko errekorra, berarena, 27 segundotan hobetuz (39:54). Emakumezkoetan Laur Sola nagusitu zen (51:49). Jose Luis Beraza (45:35) eta Erkuden San Martin (1:04:19) izan ziren lehen sakandarrak.

www.uhartearakil-beriain.com edo www.kirolprobak.com 
Proba gogor eta entzutetsuan izena emateko, irailaren 12ko 23:59ak arte. Momentuz 83 korrikalarik eman dute izena.