Memoria berreskuratzeko lau esperientzia

Guaixe 2016ko urr. 14a, 11:22

Gaur, 19:00etan, udaletxean.

Mahai-inguruan lau alkate elkartuko dira gaur Uharte Arakilgo udaletxean: Sartagudako Pablo Albanese, Agoizko Unai Lako, Altsasuko Javier Ollo eta Uharte Arakilgo Ainara Aiestaran. Lau herrietan 1936an alkateak erail zituzten. Horretaz aparte, lauetan herritarrek errepresioa pairatu zuten. Lau alkateek zeinek bere herriko orduko errealitatearen berri emanen du. Horrekin batera, orduko kargu publikoek bizi izandakoa aipatuko dute eta, azkenik, memoria berreskuratzeko herri bakoitzean zer bide lantzen ari diren aipatuko dute. Mahai-ingurua Uharte Arakil, 80 urtez memoria galtzen taldeak antolatu du.