Poesiak erakarrita 30 bat pertsona elkartu ziren Uharte Arakilgo jubilatu elkartean larunbatean. Blanca Arrizabalaga, Alfonso Muro, Inma Biurrun, Mercedes Viñuela eta Tomas Yerro olerkariak euren poesiak errezitatu zuten. Mikel Auzmendi gitarra-jole etxarriarraren doinuen laguntzaz aritu ziren poetak. Gertu izandako hildakoak, zoriontasuna, maitasuna eta kritika soziala izan ziren poesiaren mamia. Olerkarien errezitaldiaren ondoren, mokadu bat janez haiekin iritziak partekatzeko aukera izan zen.