Abenduaren 4an, Lizarrako San Andres ferien barruan, XIII. Urbasa-Andia Gazta Txapelketa antolatu zuten. 15 gaztagile aurkeztu ziren eta epaimahaiak erabaki zuen Uharte Arakilgo Jabiertxo Martiarenaren “Uharte” gazta zela onena. Uhartearra pozik azaldu zen irabazi izanagatik eta duela urte batzutatik gazta ekologikoa ekoizten duela aipatu zuen. Horrela, ekoiztutako gazta “guztiz naturala, inolako gehigarririk gabekoa” dela nabarmendu zuen.
Martiarenaz aparte, Ibarborda (Unanu), Balda Artola (Unanu), Felix Resano (Dorrao) eta Sarabe (Urdiain) gaztandegiek hartu zuten parte XIII. Urbasa-Andia Gazta Txapelketan.