Gailurra Xtremekoak Beriainen

Ostiralean Uharte Arakil-Beriain Km Bertikaleko ibilbidea grabatu egin zuten ETBko Gailurra Xtrem programarako

Otsailaren 23an hasiko dira Gailurra Xtrem programa emititzen, ETB1ean. Ibon Gaztañazpik eta Irati Andak gidatutako saio honetan, Euskal Herriko mendi lasterketa esanguratsuak egingo dituzte Gaztañazpik eta Andak, hainbat korrikalari esanguratsuen laguntzarekin. Tartean, Aralar Mendi taldeak antolatzen duen Uharte Arakil-Beriain Km Bertikalaren ibilbidea grabatu zuten ostiralean. Oraindik ez dakite noiz eskainiko duten programa. Argazkiak: Izaskun Bengoetxea.