Beraza, Munarriz eta Rubio fin Jurramendin

Guaixe 2017ko mar. 22a, 13:15

Joxeja Maizak ere lan ederra egin zuen.

Korrikalari sakandarrek maila bikaina eman zuten III. Jurramendi Trailean

Sakandarrak III. Jurramendi Trailean
11 km
1.Alberto Azparren: 1:00:21
6.Mikel Rubio: 1:09:10
9.Igor Artieda: 1:11:07
20.Ibon Ubeda: 1:18:30
44.David Irigoien: 1:25:17
91.Txaro Ondarra: 1:54:22

22 km
1.Aritz Egea: 1:54:44
4.Jose Luis Beraza: 2:05:01
5.Aritz Munarriz: 2:05:03
13.Gorka Santesteban: 2:09:25
21.Joxeja Maiza: 2:09:25
24.Evaristo Noveleta: 2:15:18
33.Alberto Razkin: 2:19:22
90.David Mutiloa: 2:33:30
197.Aran Larrañaga: 2:52:25
200.Aitor Salinas: 2:53:51

*Oharrak: Sailkapenean ez zen korrikalarien jaioterriko daturik agertzen eta, hortaz, gerta daiteke Sakanako korrikalari gehiago sailkapen honetan agertu ez izana.

Giro bikainean burutu zen, igandean, III. Jurramendi Trail mendi lasterketa, Aiegin. Korrikalariek bi aukera zituzten: 23 km-ko proba osatzea, edo 11 km-koa. 310 korrikalarik egin zuten proba luzearen alde eta Aritz Egea izan zen txapelduna (1:54:44). Sakandarrak fin ibili ziren eta, esaterako, Jose Luis Beraza uhartearra laugarrena (2:05:01) eta Aritz Munarriz etxarriarra bosgarrena (2:05:03) sailkatu ziren.

11 km-ko proba Alberto Azparrenek irabazi zuen (1:00:21) eta Mikel Rubio irurtzundarra seigarrena sailkatu zen (1:09:10).

San Martindarrak Arriaranen
Beasaingo Arriaranen Xabier Mendizabalen Oroimenezko 6. Mendi Lasterketa jokatu zen (23 km). Juanjo Igarzabalek (1:44:40) eta Veronica Domingezek (2:18:47) irabazi zuten proba. Erkuden San Martin 110.a sartu zen (2:40:19) eta probako zazpigarren emakumea izan zen. Mikel San Martin, aldiz, 118a sailkatu zen (2:43:20).