Aralar Mendi elkarteari Nafarroako Gobernuaren aitortza

Guaixe 2017ko mai. 17a, 12:50
Nafarroako Carlos III.a Noblearen domina.

Carlos III.a Noblearen Gurutzea domina jasoko du Aralar Mendi elkarteak. Nafarroako Gobernuak emandako ikur horrek “euren jarduera esparru zehatzetik foru erkidegoaren garapenari, proiekzioari  eta ospeari ekarpena egin dioten” pertsona eta erakundeen lana aitortzea du helburu. Aralar Mendi Elkarteari Artzain Egunaren antolakuntzan egindako lana aitortu nahi izan du. Artzaintzaren gorazarre festak aurten 50 urte beteko ditu artzainen tradizioak eta produktuak sustatzen eta zabaltzen. Nafarroako Gobernuak berak Nafarroako Turismo Intereseko Festa izendatu zuen. Aralar Mendi Elkartearekin batera, Nafarroako DYAk, Hunberto Bustinzek, Jose Ulibarrenak, Julian Retegik, Mirentxu Purroik eta Javier Otxoak jasoko dute garagarrilaren 17an.