Hirugarren edizioa egitearekin Galiziako pulpeiroaren hitzordua Uharte Arakilgo eta Sakanako ospakizunen egutegian finkatzeko bidean da. Lugotik etorriko da Baralla pulpeiroa, bere plantxa, parrila eta eltzeekin. Haietan olagarroaz aparte, lakona, Padrongo piperrak, ganba handiak eta txikiak, zanburinak, txurraskoa, kriolloa, txorizoa eta beste prestatuko ditu. Plazako aterpean prestatutako sukalde eta barraren ondoan mahai eta aulki mordoa izanen dira, majo eserita jatekoaz nahi beste gozatzeko. Jatekoak bulkatzeko, jakina, Galiziako ardo txuriak izanen dira, Albariñoa eta Ribeiroa.
Olagarro festarekin batera musika izanen da larunbat goizean. Arratsaldean, berriz, 19:00etatik 21:00etara, Kataluniatik etorritako The McKensy´s Klan Band taldearen kalejira izanen da. Eskoziar musikari bitxiak izanen dira kaleak girotzen. Larunbatean, keimada ere eginen dute.