Nafarroako Kontratazioen Atariak A-15 autobian, 116+100 k.p. dagoen Larrazpil zubia konpontzeko eta indartzeko proiektuaren lizitazio iragarkia argitaratu du. Larrazpil zubia Arakilgo mugan dago, Irurtzun eta Latasa udalerrien artean, eta 1992. urtean eraiki zuten. Bi zubi independente dira, bana zirkulazioaren noranzkoko, eta Larraun ibaiaren eta NA-1300 errepidearen gainetik doaz. 2008ko ikuskapen berezian konturatu ziren zubia konpondu eta indartzeko beharraz, eta orain atera dute proiektuaren lizitazioa. Lizitazioko prezioa 1.366.059,03 eurokoa da, BEZik gabe, eta gutxi gorabeherako balioa, BEZik eta luzapen edo aukera guztiak barne hartuz, 1.502.664,93 eurokoa. Eskaintzak Garapen Ekonomikorako Departamentuko Erregistroan aurkeztu behar dira, ekainaren 12ko 14:30ak baino lehen.