IX. Uharte Arakil-Beriain Kilometro Bertikalerako izena ematea zabalik

Guaixe 2017ko uzt. 5a, 14:04

Irailaren 24an jokatuko da eta irailaren 18ra arte eman daiteke izena

Aralar Mendi taldeak antolatuta, irailaren 24an jokatuko da IX. Uharte Arakil-Beriain Kilometro Bertikala, Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Koparako baliagarria. Dagoeneko izena ematea zabalik dago, irailaren 18ra arte,  www.uhartearakil-beriain.com edo www.kirolprobak.com web guneetan. Gehienez ere 200 korrikalari onartuko dira; beraz, eta proba ezaguna izaki, bertan aritzeko interesa dutenei inskripzioa lehenbailehen egiteko gomendioa egin du antolakuntzak. Federatuetan, txip horia dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta ez dutenek, aldiz, 17 euro. Eta federatu gabekoetan, txip horia dutenek 20 euro ordainduko dute eta txip horia ez dutenek 22 euro.