Artzain Egunaren 50. urteurrena

2017. Artzai eguneko Argazki Lehiaketaren oinarriak

Guaixe 2017ko abu. 27a, 06:00

Oinarriak

· Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

Egilearen izen-abizenak eta herria.

Harremanetarako telefonoa.

Argazkiaren azalpena: Argazkiko gaiak iradokitako esaldiren bat ere idatzi daiteke.

· Argazkiak bidaltzeko epea: agorrilaren 27etik 31ko 12:00ak arte (biak barne).

· Argazkiak guaixe.eus webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez bidaliko dira.

· Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.

· Argazki guztiak guaixe.eus-ko argazki galeria baten egonen dira ikusgai.

· Uharte Arakilera gerturatutako edonork parte hartu ahal izanen du.

· 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izanen dute.

· Argazkiek jatorrizkoak, originalak, eta argitaratu gabeak izan behar dute.

· Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean aurkeztu daitezke.

· Artzai eguneko argazkiak izanen dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste edizio batekoak.

· Parte-hartzearekin egileak aitortzen du bidalitako argazkiaren eta horren edukiaren ardura duela. Hortaz, parte-hartzaile bakoitza izanen da hirugarren baten eskubideak ukatzearren gerta litezkeen erreklamazio guztien arduradun bakarra, honen barruan sartuz muga gabeko jabetza industrialeko edo intelektualeko lege-jabetza eta irudi-eskubideak. Beraz, lehiaketako parte-hartzaileak Guaixe eta Guaixe fundazioa kalte gabe utziko duela hitzematen du.

· Antolatzaileek beren gain hartzen dute argazki batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea, giza eskubideen kontrakoak direla uste badute: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa, ohorezko eskubidea, bakoitzaren intimitatea eta familiarena edo bestelako eskubide urraketak adierazten dituzten lanak ez dira onartuko.

· Irabazleak nortzuk diren irailaren 8an jakinaraziko dugu, Guaixe astekarian eta www.guaixe.eus-en.

· Hiru saritu izanen dira: webguneko erabiltzaileek aukeratutakoa bat eta antolatzailearen epaimahaiak aukeratutakoak beste biak. Aurrenaren egileak sari lote ederra eskuratuko du. Beste biek berriz, bi pertsonendako asteburuko egonaldia hotel batean eta asteburuko egonaldia sakanako landetxe batean jasoko dute sari gisa.

· Webgune bidezko bozketa agorrilaren 31an hasiko da, behin argazki guztiak jasota. Lau egunez egonen da bozkatzeko aukera, irailaren 5ko 12:00etan despeditu arte.

· Lehiaketan parte hartzen duten argazkiak ez dira antolatzailearenak izanen. Bere artxiboan gordeko ditu eta parte-hartzaileak onartzen du antolatzaileak haiek erabiltzeko aukera izanen duela, beti ere, egilearen izena aipatuz.

· Parte-hartzaileek emandako datuak zozketa bideratzeko erabiliko den Guaixe fundazioaren fitxategi batean sartuko dira. Guaixe fundazioak jakinarazten du datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika daitezkeen araudien arabera noiznahi erabil dezakezula datu pertsonalak sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiei aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, postaz, Guaixe fundazioari, eskaera adieraziz eta nortasun agiriaren kopia batekin: Guaixe fundazioa, Foru plaza, 23, 1. solairua. 31.800. Altsasu, Nafarroa. Edo fundazioa@guaixe.eus e-postara mezua bidaliz.

· Beharra izanez gero, antolakuntzak beregan hartzen du oinarriak aldatzeko ahalmena eta, era berean, ahalmena du oinarrietan ez datorren edozein gertakizun konpontzeko.

· 2017ko Artzai egunaren Argazki Lehiaketan parte hartzen duenak oinarri hauek bere osotasunean onetsiko eta onartuko ditu.

 

IGO zure argazkiak!!