Artzain Egunaren 50. urteurrena

Mende erdi artzainak omentzen

Guaixe 2017ko abuztuaren 25a

Aralar Mendi elkarteak antolatzen duen Artzain Egunak 50 urte betetzen ditu aurten. Uharte Arakildik pasatzen denak, esaterako, gazta, ardiki, ardi-motzaile, artaldearen erabileran txakur trebezia lehiaketak opatuko ditu. Eta, horrekin batera, salmenta postuak, artisauak, gazten salmenta postuak, lanabesak eta beste… Guztia artzaintzarekin lotuta.

50. Artzain Eguna. Egitaraua
Artzainen omenaldi festa
10:00etan Irekiera ekitaldia. Epaimahaiaren osaketa.
10:30etik 14:30era XXXVI. Nafarroako ardi latxen esnearekin egindako gazta lehiaketa. Gazta-feria eta artisautza-feria.
10:30etik 13:30era XXXIV. Nafarroako ardi latxen erakusketa eta esne-ekoizpenaren lehiaketa.
XIV. latxa arrazako aziendaren estatuko lehiaketa.
11:00etatik 12:00etara XXV. Euskal artzain txakurren erakusketa.
11:00etatik 13:00etara XXX. Nafarroako ardi-moztaileen txapelketa.
11:30ean Artaldea herritik pasako da.
12:00etan Omenaldia.
12:15ean XXIII. ardiki gisatuaren lehiaketa eta dastatzea.
12:45ean XXIII. Nafarroako ardoen dastatzea.
13:30ean Lehiaketen sari-banaketa. Gazta irabazlearen enkantea.
14:30ean Herri bazkaria pilotalekuan.
17:00etan L. Nafarroako artzain-txakurren txapelketa Geinberan. Euskal Herriko eta Oñatiko nazioarteko txapelketetarako sailkagarria. Omenaldia.
*Goizean zehar: gazten eta eskuz eginiko beste produktuen erakusketa; eskulanen erakusketa: kaikuak, egurrezko uztaiak, apaingarriak, zeramika, egurra, ardazlariak, taloak, jakiak… Euskal dantza, musika taldeak eta joaldunak.

www.artzaieguna.com
Artzai eguneko informazio guztia.