Artzain Egunaren 50. urteurrena

Artzain Egunak sariak ditu!

Guaixe 2017ko abu. 26a, 09:31

Zatoz gurekin 50. Urteurrena ospatzera. Uharte Arakilen gozatuko dugun Artzain Egunean egingo den lehen Argazki Lehiaketan parte hartzera gonbidatuta zaude. www.guaixe.eus web orrian sortutako atal berezian sartu eta zure argazkia igotzea bezain erraza da. Argazkiak igo ahala, haiek argazki galeria moduan ikusgai jarriko dira. Gero onenak aukeratzeko garaia etorriko da. Zuen botoekin aukeratutako argazkiaren egileak bertako produktuen lote ederra eskuratuko du. Epaimahaiaren sariak berriz, bi izango dira: bi pertsonendako asteburuko egonaldia hotel batean eta asteburuko egonaldia akanako landetxe batean.