Kultura Mezenazgo Legeari jarraituz, Nafarroako Gobernuak interes sozialeko kultur jarduera izendatu du Uharte Arakilgo Artzain Eguna. Aralar Mendi elkarteak antolatzen duen egunari laguntza ematen dioten enpresek eta pertsonek pizgarri fiskal handiak dituzte hemendik aurrera. Esaterako, 150 euro arte ematen dituzten pertsonek %80ko kenkaria izanen dute errenta aitorpenean. Izendapen bera du Guaixek ere.