Artzain Egunaren 50. urteurrena

Artzain Eguneko argazkirik onenak

Guaixe 2017ko ira. 8a, 12:30

1. saria irabazi duen argazkia.

Uharte Arakilen Artzain Egunaren 50. edizioa ospatu zen agorrilaren 27an. Horrekin batera, Aralar Mendi elkarteak eta Guaixe astekariak argazki lehiaketa antolatu zuten. 36 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaiak haiek aztertu eta gero Juan Carlos Irigoien Gorritik aurreneko saria jasoko du, Aralar Mendi elkartearen saria: bi pertsonendako asteburuko egonaldia hotel batean, Elaboración del queso argazkiagatik.Hala erabaki zuen Miren Ustarrozek, Xabier Unanuak eta Luis Berazak osatutako epaimahaiak.

Bigarren saria, Guaixe fundazioarena, asteburuko egonaldia Sakanako landetxe batean, Cristina Urrozendako izan da, 50. urteurrena argazkiagatik. Azkenik, www.guaixe.eus web orriaren bidez publikoak 422 boto eman ditu eta 3. saria Mikel Ganboari eman dio. Gazta prestatzen izenburuko argazkiak bertako produktuen lote bat eman dio.

2. saria.

Publikoaren saria.