Joan den igandean jokatu zen Km Bertikala probako antolatzaileei egindako lana aitortu nahi die udalak. Horregatik, probaren 9. urteurrenean Sanmigeletako festei hasiera emateko etxajua piztuko dute. Ondoren denetariko egitaraua aletuko da hiru egunez. Gaur gazteei begira gehienbat, igandean nagusiei begira. Erraldoi eta buruhandien konpartsa egunero izanen da kalean, Huntza musika talde entzutetsua, haurrendako jolasak eta auzateak ez dira faltako. Azken horretan ardo banaketa, duela gutxira arte, kaleka egiten zen, kale nagusiek bina katilu izaten zituzten, baita haiek gordetzen zituzten “buruzai” bana ere. Katillu bakoitzak bere identifikazioa du eta 1.805 urtekoak dira.
Egitaraua:
Ostirala 29
11:30 Meza.
12:00 Festei hasiera emanen dion suziria, Kilometro Bertikalaren eskutik. Jarraian, auzatea plazan.
12:30 Uharte Arakilgo erraldoi eta buruhandi konpartsa.
14:30 Koadrilen arteko VII. Paella lehiaketa (udalak ardoa, ogia, mahaiak eta aulkiak jarriko ditu).
18:00 Altsasuko gazteen aldeko argazki jendetsua.
18:30 Elektrotxufla.
20:00 Auzatea.
20:00 Play Back lehiaketa (parte hartzeko izena momentuan eman behar da, 19:30ak baino lehen).
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 Embajada taldearen punk-rock kontzertua.
01:30-04:00 Jo ta Txo dj.
Larunbata 30
12:00-14:00 Haurrendako parkea eta futbolin erraldoia.
12:00 Uharte Arakilgo erraldoi eta buruhandi konpartsa.
13:00 Auzatea.
17:00-19:00 Haurrendako parkea eta futbolin erraldoia.
19:00 Txokolatada.
20:00 Auzatea.
20:00-22:00 Disko festa Fher dj-rekin.
22:00 Zezensuzkoa.
00:30 Huntza taldearen kontzertua.
01:45-05:45 Disko festa Fher dj-rekin.
Igandea 1
12:00 Uharte Arakilgo erraldoi eta buruhandi konpartsa.
13:00 Auzatea.
14:30 Jubilatuen bazkaria (eguraldi txarra eginez gero, frontoian izanen da).
16:00-18:00 Bazkalostea Andoni Gastaminza akordeoilariarekin.
20:00 Auzatea.
20:00-22:00 Raza Azteca mariatxiak.
22:00 Zezensuzkoa.