Errefuxiatuen aldeko martxa antolatu dute

Guaixe 2017ko urr. 15a, 12:01

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak antolatu du martxa. Hilaren 28an, larunbatean, 18:02an izanen da, Uharte Arakilen. Herri horrek hartzen du aurten ibarreko erakundeko Kirol Zerbitzuak antolatutako Sakanako Herri Lasterketa. Ibilbidea markatuta dagoela baliatuz, proba nagusiko korrikalariak abiatu eta segituan aterako dira martxakoak. Helburua 4.000 metroko zirkuitua oinez osatzea, errefuxiatuen alde eginez. Martxan parte hartzen dutenen artean bi pertsonendako afaria zozketatuko da. Arratsaldean zehar bestelako sentsibilizazio ekimenak izanen dira ere.