Gorrititarren arteko apustua Uharte Arakilen

Guaixe 2017ko urr. 20a, 11:00

Larunbatean, 13:30ean, Uharte Arakilgo euskal festan

Larunbatean euskal festa ospatuko da Uharte Arakilen eta herri kirolak bere tokia izango du aipatu festan. Gorrititarrak dira Uharte Arakilen aizkora zainetan daramatzaten herritarrak. Sakanako aizkora jaialdietan ez dute hutsik eginen. Bada, larunbatean, Uharte Arakilek, Gorriti II.aren eta Gorriti III.aren arteko apustua hartuko du. 13:30ean hasiko da aizkora apustua, herritarren arreta eta ikusmina piztu duena. Zein izango da gailenduko dena? Emaitza, bihar.