Mikologia zaleen topagune bihurtu zen Donibane jubilatu elkartea igandean. Mahai luze batean hainbat ziza eta onddo jarri zituzten ikusgai, zegozkien fitxekin. Zalantzak zituztenak Jose Ramon Beloki adituarekin kontsultatzeko aukera izan zuten. Uharte Arakilgo eta Irañetako mikologia zaleek elkarrekin antolatzen dute erakusketa eta urtero herri batek hartzen du.