Donibane jubilatu elkarteko aretoa jende bete zen igandean arratsaldean poesia errezitaldia entzuteko. Mikel Auzmendik gitarra jotzen zuen bitartean mahaian zeuden bost olerkarien esku batetik bestera pasa zen mikrofonoa, txandaka, bakoitzak poesia bana errezitatuz osatu zuten ordu beteko emanaldia. Iragarriak zeuden Mercedes Viñuela, Cristina Liso, Inma Biurrun eta Blanca Arrizabalaga poetei Marisa Barasoain batu zitzaien, Azken hori Angel Urrutia poesia taldeko kidea da. Errezitaldiak bildutakoak pozik utzi zituen eta ondorengo otamenean poesiez hitz egiteko aukera eman zien.