Igandean 42. Elorrioko Basqueland Ziklokrosa jokatu zen, Espainiako Koparako baliagarria zen proba. Horregatik, espezialista handiak lehiatu ziren bertan. Kadeteen mailan Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Igor Arrieta lehiatu zen. Uharte Arakilgo txirrindulariak lasterketa bikaina egin zuen eta lehena iritsi zen helmugara (24:01), Bicicletas Meta taldeko Alain Suarezi bi segundo aterata (24:03).