Martiarenaren gazta hirugarren Lizarran

Guaixe 2017ko abe. 11a, 18:47
Lizarran sarituak. Argazkia: Diario de Noticias

San Andres feriak ospatu zituzten abenduko aurreneko asteburuan Lizarran. Haren barruan XIV. Urbasa-Andiako gazten txapelketa jokatu zen. 12 bat gazten artean erabaki behar izan zuen herri epaimahaiak. Haiei erabakia hartzeko argibideak ematen Idiazabal jatorri izendapeneko presidente Jose Mari Ustarroz eta Urbasa-Andiako Larreen Batzordeko buru Javier Saez de Jauregi izan ziren. Publikoarendako gaztarik onena Eulateko Victoriano Agirre Iñigezena izan zen. Hirugarrena izan zen Jabiertxo Martiarena uhartearra, joan den urtean proba irabazi zuena. Lehiaketan Urdiaingo Ostizatarrek egiten duten Sarabe gaztak parte hartu zuen.