Pausoka haur eskolak 0 eta 3 urte arteko umeei zerbitzua ematen die Uharte Arakilen. D ereduko ikastetxea da, hau da, euskarazko hezkuntza eskaintzen du. Espazioei dagokienez, erabilera anitzeko gela hesi baten bidez bitan banatuta dago, alde bat ibiltariendako da eta, bestea, titikoendako. Hiru gunetan banatutako patioa dago ere: parkea, harriak eta baratza. Psikomotrizitate gela zabal-zabala dute Pausoka haur eskolan. Horretaz aparte, logelak eta sukaldeak eta jangelak osatzen dute haur eskolaren azpiegitura guztia.
Uharte Arakilgo udal haur eskolak asteartean, 16:00etan, ate irekien jardunaldia eginen du. Horren ondoren, aurrematrikulazio epea zabalduko da, martxoaren 1etik 15era. Udaletik jakinarazi dutenez, plaza eskaintza zabala dute.