Gorriti Malerrekako txapeldunordea

Guaixe 2018ko ots. 27a, 09:30

Pilotari uhartearrari eta Arrietari 14 eta 22 irabazi zieten Salaberriak eta Mariezkurrena II.ak

Larunbatean 16. Malerrekako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Tartean, elite mailan, Erreka klubean dabilen Jon Gorriti uhartearrak eta Arrietak (Hernani), Erreka klubeko Salaberria eta Mariezkurrena izan zituzten aurkari. Partida gogorrean, azkenean Salaberria eta Mariezkurrena gailendu ziren, 14 eta 22. Malerrekako txapeldunordea dugu, beraz, Jon Gorriti.