Uharte Arakilgo alkate berria Juana Mari Sainz Betelu da, Ainara Aiestaran Ijurkoren lekukoa hartu duena. Azken horrek arrazoi pertsonalak argudiatuta ardura azken plenoan utzi zuen. Sainezek karguan eskarmentua badu, alkatea bajan izan den hilabeteetan hura ordezkatu baitu. Aiestaranen ordez udalean zein sartuko den oraindik ez dago erabakita. Legegintzaldian udalean izandako bigarren aldaketa da iragarritakoa. Aurreko legegintzaldian alkate izandako Javier Rodriguezek arrazoi pertsonalengatik kargua utzi eta bere ordez Julen Bergara sartu zen 2016ko azaroaren akaberan. Udala EH Bilduko bost zinegotzik eta UPNko beste bik osatzen dute, nahiz eta erregionalisten aulki bat duela urte bat baino gehiago hutsik dagoen.
Alkatea izateaz aparte, Aiestaran Sakanako Mankomunitateko lehendakari ordea eta ibarreko erakundeko Anitzartean batzordeko buru zen. Azken egiteko horretan Etxarri Aranazko zinegotzi Maria Saez de Albenizek ordezkatuko du. Beste ardura erabakitzeko dago.