Gurasoek lehen sorospenak ikasteko tailerra

Guaixe 2018ko api. 18a, 09:48

Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Uharte Arakilgo eskolako guraso elkartearekin batera erreanimazioa eta lehen sorospen tailerra antolatu du. Gurasoei eta interesa duen guztiari zuzendutako tailerra da. Bi saio ditu, heldu den asteartean eta ostegunean eginen direnak, 17:00etatik 19:00etara, udaletxean. Osasunbideko Jean Lous medikuak eta ABC que salva vida elkarteko Diego Reyerok emanen dute tailerra. Izena eman nahi duenak astelehenera arteko epea du izena emateko 948 600 694 telefonoan edo ssbirurtzun.izabala@gmail.com e-postan.