Artzaintzari buruzko jardunaldia antolatu du Aralar Mendik

Guaixe 2018ko eka. 1a, 13:01
Aralar Mendi elkartea.

Aralar Mendik elkarteak argazki erakusketa eta hitzaldia antolatu ditu biharko, 19:00etan. Artzaintza tradizionaletik mendiko gaztara izenburua du jardunaldiak. Idiazabal jatorri izendapeneko kudeatzaile Mirian Molinak mendiko gazta zer den azalduko du. Ondoren dastatzea izanen da. Iñaki Vergararen argazkiak eta Ion Orzaizen testuak dituen erakusketa era ikusgai izanen da. Hura ikusi nahi duenak elkartetik hilaren 10era arte pasatzeko aukera du, egunero 19:00etatik 21:00etara eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara ere.

Uharte Arakilgo elkarteak abuztuaren 26an ospatuko du 51. Artzain Eguna, artzaintzaren eta haren ohituren sustapena eta zabalkundea egiteko. Hura prestatzen ari da dagoeneko. Joan den urtean mende erdia ospatzen zutela eta egun handi horretako jardueretara hurbiltzeko jardunaldia antolatu zuen elkarteak estreinakoz. Aurten mendian egiten den gazta eta berezitasunak izanen dira jardunaldiaren ardatza.