Landarte programa Uharte Arakilen izanen da

Guaixe 2018ko eka. 13a, 18:00


Landarte ekimenaren xedea auzolanean sorkuntza artistikoa bultzatzea da. Garagarrilean izanen da Uharte Arakilean Amaia Molineta artistaren eskutik

Nafarroako Gobernuko Kultura,Kirol eta Gazteria departamenudek Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez antolatutako ekimena da Landarte. Landa eta artea uztartzeko xedearekin sortu zen iaz, eta aurten bigarren edizioa eginen dute: Lurraren urratsak.

Nafarroako hamabost herrik parte hartuko dute programan, haien artean Uharte Arakil. Lehengo aieruak, geroko gogoetak izenburua dauka Uharte Arakilgo tailerrak, eta Amaia Molineta artistaren laguntzarekin herritarrek herritik eta inguruetatik ibilaldiak eginen dituzte. Aurretik, ibilaldia zehaztuko dute eta mapa batean interesko puntuak markatuko dituzte. Ondoren, puntu horien argazkiak aterako dituzte.