Festei agur

Guaixe 2018ko eka. 28a, 17:49

Astelehenean despeditu ziren festak. Haiei hasiera Uharte Arakilgo Falejoleak edo zanpantzar taldeak eman zion hasiera. Zehazki Ane Uhartek piztu zuen etxajua. Udalak taldearen 14 urteko ibilbidea aitortu zuen horrela. Etxajuaren ondoren udalak joan den urtean jaiotako sei haurrei harrera egin zien festetako zapia jarriz: Ur Beraza Martiarena, Marouane El Akkari, Martin Rodriguez, Amaiur Ruiz Beregaña eta Ander eta Enai Bazterra Lopez (aurreneko lauak herrian erroldatuak).

Larunbateko parrilla-jatean 260 pertsona elkartu ziren. Astelehenean, ohi denez, Zamartzera joan ziren uhartearrak. Egun horretan bertan 85 herritar beterano bazkaltzera elkartu ziren eta 86 urte bete zituztenak omentzeko baliatu zuten: Consuelo, Uharte, Ana Mari Mendinueta, Ricardo Uharte, Pascual Oteiza eta Jose Mari Carrascon. Festak ordu txikiak arte luzatzeaz arduratu ziren gazteak.