Beraza seigarrena eta lehen beteranoa Elimina Trailen

Guaixe 2018ko uztailaren 2a

Guztira Ezkabara hiru igoera egin zituen Uharte Arakilgoak

Igandean Elimina Trail lasterketa jokatu zen. Berriozartik aterata, Ezkabara igo behar zuten korrikalariek (7 km, 450 m desnibel positiboa). Kanporaketa sistema baten bidez, denbora onenak egiten zituztenak, hau da, parte-hartzaileen erdiak, atzera ere proba osatu behar zuten, berriro ere erdiak kanpoan geratuz eta gainontzekoak atzera ere proba errepikatuz, bukaerara arte.

Jose Luis Beraza bikain ibili zen: bi igoera egin zituen, eta hirugarren eta azken igoerara sailkatzea lortu zuen. Hirugarren eta azken igoera horretan seigarrena sailkatu zen Uharte Arakilgoa (34:06), Iñaki Olano irabazletik (30:52) 3 minutu pasara. Podiumera igo zen Beraza, probako lehen beteranoa izan baitzen. Emakumezkoetan, Virginia Perezek irabazi zuen (39:03).