Herri kultura tradizionala sustatzeko proiektuak laguntzeko Sustraiak diru-laguntza deialdia du Kultura Zuzendaritza Nagusiak. Deialdi horren barruan Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkarteari 1.590 euro ematea erabaki du, Artzaintza tradizionaletik mendiko gaztara proiekturako. Artzaina liburuko argazkiekin erakusketa antolatu zuten eta bestelako jarduerak eginen dituzte.
Aralar Mendi elkartea Artzain Eguna antolatzeaz arduratzen da. Aurten agorrilaren 26an ospatuko da 51. edizioa. Artzaintzaren gorazarrea egiteko ospakizun hori 2012tik Nafarroako Turismo Intereseko Festa da.
Argazkiak: Aralar Mendi elkartea.