Igandean Herrien Arteko Txapelketako finalak jokatu ziren Labriten. Doneztebek eta Iruñak (Oberena) jokatu zuten finala, lau mailatan: kimuak, haurrak, gazteak eta seniorrak. Seniorren mailan Jon Gorriti uhartearrak Doneztebe ordezkatu zuen, Salaberriarekin batera.
Kimuen mailan Iruñea gailendu zen, haurren mailan Doneztebe, gazteen mailan Iruñea eta seniorretan Doneztebe. Azken maila honetan, Salaberriak eta Gorritik (Doneztebe) 22 eta 14 irabazi zieten Canabali eta Cordoni (Iruñea). Beraz, bina berdindu zuten Doneztebek eta Iruñeak, eta tantoek erabaki zuten. 51 lortu zituen Doneztebek eta 57 Iruñeak, eta, hortaz, txapela Iruñean geratu zen.