Bihar San Donato erromeria

Guaixe 2018ko abu. 11a, 10:54

San Donato eta San Kaietano sainduei eskainia dagoen Beriaingo ermitan dute hitzordua uhartearakildarrek

Beriaingo ermitara igotzeko Olloko, Irañetako, Uharte Arakilgo eta Unanuko bideak dira erabiltzen direnak. Sainduen eguna abuztuaren 7an bada ere, ospakizuna ondorengo igandera pasatzen da. Hortaz, bihar ospatuko dute San Donato erromeria.

Uhartearrek bi sainduen irudiak herrian gordetzen dituzte eta biharko egunean mendira igotzen dituzte erromerian. 11:00etan elizkizuna izanen da ermitan. Mezaren ondoren auzatea izanen da: Uharte Arakilgo Udalak gazta, txorizoa, urdaia, ardoa eta ura emanen ditu eta Ollo ibarretik joandakoek kafea eta pastak.