Artzainak festaren irudi eta ardatz

Guaixe 2018ko abu. 25a, 10:01

Uharte Arakilen 51. Artzai Eguna ospatuko dute bihar

Artzainak dira Uharte Arakilen ospatzen den Artzai egunaren irudi eta eguneko jardueren ardatz nagusia. Aralar Mendi elkarteak antolatzen duen Artzai Egunak mende erdi eta urte bat betetzen ditu aurten. Urtero moduan omenaldia izanen da eta Aralar Mendik aitortza eginen die latxa ardiarekin lanean hasi direnei eta latxa ardien esnearekin gazta egiten hasi direnei.

Gazta, ardiki, ardi-motzaile eta artaldearen erabileran txakur-trebezia lehiaketak eta artzantzari lotutako beste hainbat lan eta ohitura ikusteko aukera izanen dute bertakoek zein bisitariek, baita salmenta postuak, artisauak, gazten salmenta postuak, lanabesak, eta abar ere. Nafarroako Interes Turistikoko festa izendatu zuten 2012an.

Artzainen omenaldi festa

10:00etan Irekiera ekitaldia eta epaimahaiaren osaketa.

10:30-14:30 XXXVII. Nafarroako ardi latxen esnearekin egindako gazta lehiaketa. Gazta feria eta artisautza feria.

10:30-13:30 XXXV. Nafarroako ardi latxen erakusketa eta esne-ekoizpenaren lehiaketa. XV. latxa arrazako aziendaren estatuko lehiaketa.

11:00-12:00 XXVI. artzain txakurren erakusketa.

11:00-13:00 XXXI. Nafarroako ardi-moztaileen txapelketa.

11:30 Artaldea herritik pasatuko da.

12:45 Gazta dastaketa.

13:00 Omenaldia.

13:30 Lehiaketen sari-banaketa. Gazta irabazlearen enkantea.

14:30 Herri bazkaria pilotalekuan.

17:00 LI. Nafarroako artzain-txakurren txapelketa Geinberan. Euskal Herriko eta Oñatiko nazioarteko txapelketetarako sailkagarria. Omenaldia.

Goizean zehar: gazten eta eskuz eginiko beste hainbat produkturen erakusketa; eskulanen erakusketa: kaikuak, egurrezko uztaiak, apaingarriak, zeramika, egurra, ardazlariak, taloak, jakiak... Euskal dantza, musika taldeak eta joaldunak.