Agorrileko azken igandean artzaintza goratu zuten Uharte Arakilen. Eta urtero moduan makina bat jende erakarri zuen hitzorduak. Aurten latxa ardiekin lanean hasi diren bederatzi artzain gazte omendu zituzten Artzain Egunean. Jesus Zelaieta Saharrea, Joseba Alberro Etxandi, Agoitz Alzugarai Maia, Iñaki Vera Mutuberria, Xabier Sanjose Dominguez, Nerea Mendez Barber, Marina Collado Horcajada, Nerea Olazaran Juaniz eta Naiara Calderon Aiestaran. Azken hori ihabardarra da. Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilari Isabel Elizaldek aitortu zuen haien lana “gure kultura, paisaia eta ekonomia mantentzeko garrantzitsua” dela.
Urtero moduan, gazta enkanteak erakarri zuen askoren arreta. Lekarozko Julen Arburuaren gazta erdiagatik 4.550 euro pagatu zituen Leandro Gilek, Muga de Beloso hoteleko La Biblioteca jatetxeko sukaldari buruak. Gazta txapelketako 10 onenen artean hiru gazta sakandar sailkatu ziren. Arratsaldean, artzain txakurren trebezia proba izan zen eta 17. aldiz Antonio Aluztizak irabazi zuen. Oraingoan Jai txakurrarekin. Bestalde, egunean, zehar hainbat lehiaketa jokatu ziren.
Sariak
37. gazta txapelketa
Gazta Gaztagilea Herria
1. Infernuko gasna SC Kortaria Lekaroz
2. Loperenea Marta Perez Loperena Egozkue
3. Remiro Ricardo Remiro Eulate
4. Bengoetxea Bengoetxea eta Lastiri Urdazubi
5. Valle Las Amescoas SC Perez Albeniz Aranaratxe
6. Albi Campion eta Ganboa Arruazu
7. Beriain Balda-Artola y otros Unanu
8. Martiko Juan Luis Pellejero Gaintza
9. Antsonea SAT Antsonea Uztegi
10. Juananeko Borda Araña-Etaio Arbizu
51. Artzain txakur lehiaketa
1. Jai, Antonio Alustizarena, 315 puntu.
2. Sua, Aritz Ganboarena, 301 puntu.
3. Aske, Antonio Alustizarena, 238 puntu.
4. Bizkor, Joxe Mari Ixtilarrena, 183 puntu.
5. Arakil, Jorge Oteizaren, 97 puntu.
6. Argi, Antonio Uharterena, 72 puntu.
7. Ttipi, Jose Mari Istilartena, 61 puntu.
8. Kati, Javier Fernandezena, 58 puntu.
Euskal artzain txakur onena
1. Argi, Antonio Uharterena.
Hobekien jantzitako artzaina
Aritz Ganboa.
XXXI. Nafarroako ardi-moztaileen txapelketa
1. Mikel Etxabarria
2. Joseba Ugalde
3. Andoni Eslaba
XXXV. Latxa ardien esne ekoizpen txapelketa*
Bi urte baino gehiagoko arpeltzak
1. Josu Ollo, Goldaratz.
2. Eugenia Baztarrika, Olatzagutia.
3. Anjel Mari Linzoain, Iragi.
Bi urte baino gehiagoko burugorriak
1. Xabier Zelaia, Altsasu.
2. Manuel Bengoetxea, Urdazubi.
3. SC Kortaria, Lekaroz.
Bi urte baino gutxiagoko arpeltzak
1. Josu Ollo, Goldaratz.
2. S.C. Ezkurra, Izurdiaga.
3. Patxi Zabalza, Orbaitzeta.
Bi urte baino gutxiagoko burugorriak
1. Xabier Zelaia, Altsasu.
2. Manuel Bengoetxea, Urdazubi.
3. Ramon Urrutia, Azpilikueta.
*Esnealdia, 120 egunetan.
XXXV. Latxa ardiaren lehiaketa morfologikoa
Ardi helduen taldea
Arpeltzak
1.SC Irigoien Rekarte, Arizkun.
2. Joxe Anjel Azpiroz, Beuntza.
3. Eugenia Baztarrika, Olatzagutia.
Burugorriak
1. Isidro Baztarrika, Ituren.
2. Ramon Urrutia, Azpilikueta.
3. Kontxi Baztertika, Donamaria.
Arkumeen taldea
Arpeltzak
1. S.C. Irigoien Rekarte, Arizkun.
2. Eugenia Baztarrika, Olatzagutia.
3. S.C. Irigoien Rekarte, Arizkun.
Burugorriak
1. Ramon Urrutia, Azpilikueta.
2. Balda-Artola y otros, Unanu.
3. Isidro Bazterrika, Ituren.
24. ardiki lehiaketa
Txapelduna: Catering Zubillaga, Egozkue.
Parte-hartzaileak, alfabetikoki:
Aralar Mendi (Uharte Arakil)
Gazteluleku (Iruña)
Gure Etxea (Etxarri Aranatz)
Txapel Azpi (Irañeta)
Geinberako sarrerarekin batera saritutako zenbakiak:
1. 418.
2. 450
3. 510
Pegatinen zozketako zenbaki sarituak:
1. 2995
2. 2965
3. 2213
Ardikiko zozketako zenbaki sarituak:
1. 227
2. 209
3 402