San Migelen omenezkoak ospatuta

Guaixe 2018ko urr. 1a, 11:39

Ondare taldeko Antonio Uhartek, Zuriñe Beltzak, Ricardo Goikoetxeak, Unai Martinezek, Ismael Martiarenak eta Jose Javier Beltzak eman zioten festei hasiera ostiral eguerdian. Udalak haiek egindako lana aitortu zuen. Izan ere, udan Agiri despopulatuko elizako hormak sendotzen aritu dira. Baina euren egitekoa ez da horretara mugatzen: bordetako teilatuak konpondu eta bideak garbitu edo zabaldu. Herriko ondare materiala eta ez materiala berreskuratzeaz arduratzen da. Ondorengo paella lehiaketak 170 pertsona elkartu zituen herri bazkarian.

Asteburuko auzateekin eta jubilatuen elkartearen bazkariarekin jan-edanik eta ondorengo dantzaldirik ez zen falta. Herri kirol saioak jende ugari erakarri zuen ere.