"Barruan daukaguna" kanporatzeko errezitala

Guaixe 2018ko aza. 10a, 12:26
2017ko errezitala

Uharte Arakilgo Donibane jubilatu elkarteako aretoan poesia errezitala eginen dute hamahirugarrenez. Igandean, azaroaren 11n, izanen da emanaldia, 18:00etan

Mercerdes Viñuela, Tomas Yerro, Marisa Barasoain, Alfonso Muro eta Blanca Arrizabalaga idazleak dira eta poesia egiten dute. "Barruan dutena kanporatzeko" erabiltzen dute poesia, Blanca Arrizabalaga uhartearakildarrak adierazi bezala. Idatzitako hori errezitatuko dute igandean, azaroaren 11n, Donibane jubilato elkarteko aretoan. 18:00etan izanen da emanaldia. Mikel Auzmendi musikari etxarriarrak gitarrarekin lagunduko du errezitala.

Poesia errezitala duela 13 urte sortu zen, Mercedes Viñuela idazlearen liburu bat aurkeztu zutenean. "Mercedes Viñuela idazle topaketa batean ezagutu nuen, eta lagunak egin ginen. Liburua aurkeztu behar zuen eta jubilatuen elkartean aukera polita izanen zela pentsatu nuen". Liburuaren aurkezpena egin zuten, beraz, jubilatuen elkartean. Harrera oso ona izan zenez, urtero errepikatzea erabaki zuten. Liburu aurkezpena errezitala bihurtu zen.

Viñuela, Yerro, Barasoain, Muro eta Arrizabalaga emanaldia parte hartuko duten idazleek errezitalerako propio sortutako poesiak aurkeztuko dituzte. "Bakoitzak zazpi poesia inguru eramaten ditugu". Ordu bateko emanaldia egiten dute, beraz, "denbora ematen diguna errezitatzen dugu". Mikel Auzmendi gitarrajoleak errezitalean musika jarri du. "Errezitala animatzen du, baina ez ditu hitzak estaltzen. Laguntzen du". Errezitalaren ondoren otamena eskainiko dute, gainera.

"Jendea gustura etortzen da errezitalera". Horren adibide da aurten hamahirugarren edizioa eginen dutela da. "Hasieran pentsatzen genuen ez zela jende asko etorriko, eta ez zuela aurrera eginen. Baina aretoa betetzen da, eta pozgarria da". Hortaz, etorkizunerako poesia errezitala geratzen dela aurreikusten du Arrizabalagak.