Herria sariketa batean hautagai

Guaixe 2018ko aza. 15a, 13:40
Uharte Arakil Aralarko santutegitik ikusia.

Nafarroako herri eredugarrienaren saria jaso dezake Uharte Arakilek. Izan ere, Navarra Televisionek    hirugarrenez bere sariak banatuko ditu 6 mailetan. Mailetako bat herri eredugarriarena da, eta toki-telebistak hiru hautagai proposatu ditu: Petilla de Aragon, Uharte Arakil eta Uxue. Kateko ikusleek abenduaren 10era arte eman dezakete botoa. Sari banaketa hurrengo egunean eginen da Iruñeko Baluarten eta ekitaldi horretan presente egon nahi duten uhartearrek udaletxetik pasa beharko dute gonbidapena eskaerak egiteko, heldu den asteartera arteko epea dago.