Senidetutako Uharteak lotzeko

Guaixe 2018ko aza. 15a, 11:28
Hurbiltzen jardunaldiak. Argazkia: Udalbiltza.

Udalbiltzaren Hurbiltzen planaren barruan, izen bereko jardunaldiak egin ziren Uharte Iruñean larunbatean. Haren helburua zen “herrien arteko senidetzeen bidez, mugen gainetik euskal herritarren arteko saretzea bultzatzea”. Programa horren bidez Udalbiltzak, “maila lokaleko senidetzeak sustatu eta garatu” nahi ditu, “gizarte kohesioa indartzeko asmoz”.

Ekitaldian parte hartu zuen Juan Mari Feliuk, Uharte Iruñeko hautetsiak. Herri hori, Nafarroa Beherako Uharte Hiri eta Uharte Garazirekin senidetuta dago. Baita Uharte Arakilekin ere. Feliuk esan zuenez, “gure asmoa da lau Uharteak bilduko dituen ibilbide bat osatzea”. Horretarako, antzinako erromatar bideak eta Donejakue bidea baliatu nahi dutela aurreratu zuen.

Sakanako senidetzeak
Herria Senidetutako herriak
Uharte Arakil Uharte Iruñea (Nafarroa)
  Uharte Hiri (Nafarroa Behera)
  Uharte Garazi (Nafarroa Behera)
   
Arbizu Marda (Palestina)
   
Etxarri Aranatz Arrankudiaga-Zollo (Bizkaia)
   
Altsasu Piedras Albas (Extremadura)
  Senpere (Lapurdi)