Eskola euskarazko kalitatezko sarean

Guaixe 2018ko abe. 12a, 20:07
Uharte Arakilgo eskola plazako iturritik ikusia.

San Migel Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa ikasturte honetan euskarazko kalitatezko sare batean sartu da. Kadinet sarearen baitan Uharte Arakilgo eskola D ereduko beste sei eskolarekin batera sare berria sortu dute. Agoitz, Barañain, Sarriguren eta Iruñeko beste hiru ikastetxek sortu dute aipatu sarea. Halaxe jakinarazi du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak gaur, ikastetxe publikoek kalitatea hobetzeko egiten duten lana aitortzeko ekitaldian.

Kadinet ikastetxeen kudeaketa hobetu eta zuzendaritza taldeen lidergoa bultzatzeko proiektua da. Sare horren bitartez 30 tresna digital sortu dira euskaraz zein gaztelaniaz eta ikastetxeen banakako atentzioa eskaintzen da. Egun Nafarroako ikastetxe publikoen 125 ikastetxek, %52ak, parte hartzen dute kalitatezko 18 saretan.