Uharte Arakilen I. Mendi San Silvestrea ospatu zuten

Guaixe 2019ko urt. 8a, 12:51

Primerako giroan despeditu zuten uhartearrek urtea, Itxesi igerileku ondoko basoan. 7 urtetik hasita helduak arte, lau lasterketa jokatu ziren

Uharte Arakilen aurten lehenengoz antolatu zuten San Silvestrea. Baina ez zen ohiko lasterketa bat izan, mendi lasterketa bat baizik. Itxesi igerilekuko parkean bildu ziren uhartearrak urtea despeditzeko eta lau lasterketa egin zituzten: 7 urte baino txikiagoendako lehena, 8 eta 10 urte bitarteko neska-mutikoendako hurrena, 11 eta 14 urte artekoendako hirugarrena, eta 15 urtetik gorakoendako azkena. Proba nagusiak 5 km-ko ibilbidea izan zuen.

Talde polita animatu zen lasterketetan eta giro bikainarekin despeditu zuten urtea.