Banda zabaleko sarea herrian barna zabalduko dute

Guaixe 2019ko urt. 27a, 12:29
Langilea zuntz optikoa jartzen. Artxiboa.

Europako Agenda Digitalak jasotzen duenez, 2020rako hiritar guztiek banda zabaleko sareak eskura izan beharko dute. Eta, gainera, etxebizitzen erdiek Interneterako ehun megabiteseko konexioa izan behako dute. Europako agindua bete asmoz, Nafarroako Gobernuak Banda Zabaleko Plan Zuzendaria onartu zuen. Helburu horrekin, Nasertic enpresa publikoak Uharte Arakilen banda zabaleko sarea zabaltzeko beharrezko kanalizazioak egiteko lanak eman ditu. Montajes Temon SLk eginen ditu lanak eta horien truke 47.391,36 euro jasoko ditu. Juana Sainz Betelu alkateak jakinarazi digunez, lanak banda zabala industrialdera eta herrian zabaltzeko lanak lehen hiruhilekoan despeditu nahi dituzte. Gero zuntz optikoa zabaltzeaz Adamo enpresa arduratuko da, zati batzuetan lurpetik joanen da, besteetan, paretetatik.

Bestalde, Sainz alkateak jakinarazi digu udaletxeko igogailua araudira egokitzeko lanak despeditu direla. Baita udaletxeko safeian egin beharrekoak. Teilatuaren azpian 330 metro karratuko espazioa egokitu dute bi gela handi eta biltegia sortuz. Geletako bat batzar, hitzaldi edota bileretarako erabiliko da eta bestea erabilera anitzekoa izanen da. Lanek 89.60,75 euroko aurrekontua izan dute eta haietatik 50.000 euro Europak eta Nafarroak ordaindu dituzte. Lanak musteko asmoa dutela aurreratu digu alkateak.