Madrilgo Tajamar eskolako 34 ikasle eta 4 irakasle daraman autobus bat Aralarko santutegirako bidea hartu du. Baina Baraibartik joan beharrean Uharte Arakilgo porlanezko pistatik jo du. Eta zenbait km egin ondoren ez aurrera ez atzera gelditu da. Ibilgailua askatzeko foruzainak eta suhiltzaileak joan dira. Foruzaingoak gaztigatu duenez, “ziurrenik gidariak ez zuen bidea ezagutzen eta horregatik hartu du bide hori”. Bidaiariak onik daude. Garabia batek igo behar izan du autobusa pistan jarri ahal izateko.