Gorriti Malerrekako txapeldunordea

Guaixe 2019ko ots. 27a, 11:26

Malerrekako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren larunbatean eta Erreka taldean dabilen Jon Gorriti eta Zubiria txapeldunordeak izan ziren, Salaberriaren eta Otaduyren kontra galdu eta gero

Larunbatean Malerrekako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Zazpi final jokatu ziren guztira: benjaminena, kimuena, haurrena, kadeteena, jubenilena, 2. mailako seniorrena eta elite mailako seniorrena. Eliteko seniorren final handian, Iker Salaberria goizuetarrak (Erreka) eta Gorka Otaduyk (Olaburu) 22 eta 9 irabazi zieten Zubiriari (Zazpiturri) eta Jon Gorriti uhartearrari (Erreka). Hortaz, Malerrekako txapeldunordea dugu uhartearra.