Mozorro garaia

Guaixe 2019ko mar. 2a, 09:27
Aurreko urtean sorginak izan ziren ihotean.

Inauteria gaur herri bazkariarekin eta mozorrotuen kalejirarekin ospatuko dute uhartearrek.

Aurtengo ihote ospakizuna gosalduz hasiko dute uhartearrek. Izena eman duten animosoenek Marisolerenean hamarretakoa janen dute. Haiek mahaiaren bueltan segitzen duten bitartean, 11:30ean, haurrendako gozo-eltzeak izanen dira. Begiak estalita makilarekin haiek hausten asmatu beharko dute. Eguerdian kalejira eginen dute fanfarreak, joaldunek eta Euskal Kantak. Azken horiekin bazkal aurretik ez da kantu saiorik faltako. 15:00etan eseriko dira mahaira, alondegian. Ihote-bazkaria dastatu ondoren, 18:00etan, kalejiran herriari buelta ematera abiatuko dira. Hura bukatuta auzatea izanen da, inauterietako sua piztuko dute eta han panpina erreko dute. Herrixka galduen dantzaren ondoren parranda ordu txikietaraino luzatuko da.