Egur loteak eska litezke

Guaixe 2019ko mar. 28a, 11:53
Uharte Arakilgo ikuspegia Aralarko santutegitik.

Udaletxean izena eman behar da apirilaren 25a baino lehen.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du astelehenaz geroztik eta apirilaren 25era bitartean etxeetarako egur loteak edo epaitzak eskatzeko aukera dagoela. Interesa duten uhartearrek udaletxean izena eman beharko dute eta horrekin batera 35 euro pagatu beharko dute. Epaiak nori emanen zaion garagartzaroan jakinaraziko du udalak, zozketa publikoa egin eta gero. Epaia lortzen dutenek garilaren 1etik azaroaren 1ra arteko epea izanen dute hura biltzeko.