Etxauriko krosa Maite Beregañarendako

Guaixe 2019ko api. 3a, 13:27
Argazkia: Diario de Noticias.

Uharte Arakilgo korrikalariak eta Cristobal Galerak irabazi zuten 7 km eta 433 m desnibel positiboa duen proba gogorra

Igandean jokatu zen 40. Etxauriko Krosa. Proba labur baino gogorra da, 7 kilometrotan Etxauriko portua igo baitute korrikalariek, 433 m desnibel positiboa gaindituz, baina hala ere korrikalariak ez ziren kikildu eta 150 inguruk hartu zuten irteera. Azkarrenek 29 minutu nahikoak izan zituzten helmugara heltzeko. Gizonezkoetan Cristobal Galerak lortu zuen proba irabaztea, Xabi Maciasen eta Imanol Gonzalezen aurretik.

Emakumezkoetan, proban debutatu zuen Maite Beregaña uhartearrak lortu zuen gailentzea. “Lagun bat Etxaurin dago bizitzen eta proban aritzera animatu nau. Oso proba ederra iruditu zait” nabarmendu zuen Uharte Arakilgo korrikalariak bukaeran. Laura del Pino eta Marta Malón izan ziren hurrenak.